Historia de la UCI

 

UCIek eboluzio handia izan dute historian zehar. Honek arrazoi argi bat dauka: Gero eta gaixotasun gehiago azaldu egin dira eta teknologia eta zientzia era berean eboluzio bera eraman dute.

1860ean, Florence Nightingalek medikuntza modernoaren eragileak, gaixoek kirurgia izan ostean, ospitale baten barnean unitate especial baten beharra zutela azpimarratu zuen. Hori dela eta UCI baten lehhenengo esannahiak oso polemikoak suertatu ziren medkuntzaren zehar. Lehenengo UCIa ordea, W.E. Dandy doktoreak eragin zuen, zeinek 4 gaixoentzako lekua zuen, eta kirurgia osteko momentuetarako egina zegoen. Alemanian ordea lehenengo UCIak 1930 urtean ezagutu ziren. Gainera zenbait urte geroago bigarren mundo gerran, zauritutako gudariak ebakuntza izan ostean mota hauetako unitateetan beraien zendaketa bukatzen zuten. Geroago, 50. Hamarkadaren hasieran lehenengo arnasketarako arreta unitateak agertzen asi ziren, Danimarkan eman zen poliomielitis epidemia zela eta, non batik bat trakeostomia zerbitzuak eman ziren.

Orduan esan daiteke, gaur egun ezagutzen den UCI baten zentzua, lehen UCIen eboluzio natural bat izan da. Horrela, 50. Hamarkadaren bukaeran eta 60. Hamarkadaren hasieran, UCIek garapen izugarria izan zuten medikuntza intentsiboaren arloko unitatea bezala, hori bai, ospitalaren instalazioetatik at. Esan behar da, 1958. Urtean, bakarrik gutzienez 300 gaixoentzako ospitaleen laurden batek UCI bat zeukan bere izenean. Datu honek nabarmen egin zuen gora 60. hamarkadan. Gainera, 1961. Urtean Kanadan egindako azterketa batzuek, UCIak direla medio eman zen heriotza tasaren murrizketa argi geratu zen.

Gaixoen heriotza tasaren datu positivo hauekin batera, esan behar medikuntza intentsiboak gero eta indar gehiago hartzen asi zela. Horrela, zenbait erakunde zortzen hasi ziren, SCCMa (Amerikar Zainketa Intentsiboetako Erakundea) bezala 1970. urtean. Espainiar estatuan, 2015/1978 Dekretua izan zela medio, Medikuntza Intentsiboa izenarekin ezagututako kontzeptua sortu zen. 1982. urtean ESICM (Zainketa Intentsibo Europear Erakundea) sortu zen. Baita ere, barne medikuntza, ginekologia edo kirurgia bezalako espezialitateen ziurtagiria eman zen Amerikar Espezialitate Kontseiluaren partetik.

UCIak ospitalen atal bat bezala finkatu eta gero, hemen ematen ziren zerbitzu eta tratamenduen eboluzio handi bat hasi zen, gaixo larrien gaixotasunak modu aurrerartuago batean borrokatzen ziren arabera. Hori dela eta, UCI baten istorioa gaur egun oraindik idazten ari da eta idazten jarraituko da, gaixotasun berriak eta teknologia berriak agertzen diren arabera.