UCI: Derechos del paciente

 

UCI batean onartuak  diren gaixo guztiek zenbait eskubide dauzkate gaur egungo osasun arloko legeen arabera. Horrela, gaixoek eta hauen sendiak eskubide hauek eskatu dezakete legea eskutan dutelarik. Era berean, garrantzitsua da gaixoen sendi edota laguntzaile eta lagunak arau guztiak jakin ditzaten beharrezkoa izatekotan. Arauen ezagupenaren arloko esandakoa, UCI batek bere gaixoekiko daukan sentsibilitatea dela eta ezarria da.

Horrela UCI batek zenbait informazio erraztu behar ditu edozein gaixo edota gaixoen sendi eta laguntzailei, legeak esaten duen arabera eta hemen ikus daitekeen bezala:

  • UCIak eskaintzen dituen arretak eta zainketak
  • UCIari buruzko informazio orokorra
  • Baimen informatua, beharrezkoa den egoeretan (SEMICYUC erakundeak eraiki duen zerrendaren arabera)
  • Edozein motatako gomendio UCIaren partetik bertan dauden gaixoen sendi edota laguntzaileei.

UCIak gaizoarekiko ematen duen informazioa, zenbait ezkakizun bete behar ditu. Hasiera batean, gaixoa ospitaletaratzaren arrazoiak zein izan diren eta gaixoaren tratamendu prozesua derrigorrezko informazioak dira. Baita ere, gaixoak jasotzen dituen tratamendu eta arretak aipatu behar dira. Eguneroko informazioa izan behar dela azpimarratu behar da, gaixoekin edota hauen sendi edota laguntzaielekin harremanetan dauden profesionalen partetik.

Beste aldetik, UCIaren informazio orokorra, gaixoaren egonaldiarekin zer ikusia daukan edozein arrazoi eduki behar du. Oso garrantzitsua da informazio orokor hau zelan eman behar den jakinaraztea. Horrela, informazioa ahoz eta idatziz eman behar da eta zenbait ezkakizun jaso behar ditu, ordutegia, harreman telefonoa, harreman moduak, etab. bezala.

Baimen informatua kasu berezi bat da. Mota honetako informazioa, gaixoek tratamendu intrusiboak jaso behar dituztenean edota beraien osasuna harriskuan jar daitezkeen kasuetan bakarrik ematen da.

Azkenik, UCIaren profesionalek beraien esku dagoen informazio guztia erraztu behar  dute, bertan egongo diren pertsonen egoera ahal den onena izan dadin.