UCI: Criterios de ingreso

 

UCI batean ospitaleratzen den gaixo batek zenbait ezkaizun bete behar ditu bere osasun, patologia eta beste zenbait ezaugarrien arabera. Honek, UCI batean benetan onartua izan behar den gaixo batek, behar dituen tratamendu eta zerbitzuak jasotzea eragiten du, bere osasun larria izango dela medio.

Horrela, Espainiar Estatuan, gaixoen hasierako egoera sailkatzeko ideiarekin, estandar batzuk edukitzearean erabakia hartu zen. Gaixo batek UCI batean onartua izateko bete behar dituen ezaugarriak ezagutzea oso garrantzitsua da, hauen sendaketa tratamenduaren premiazko beharra dela eta. Hau ikusita, gaixoen sailkapena DHak (Ingalaterrako Department of Health) dituen maila ezberdinen arabera egina izan zen. DHak, pertsonak denbora gehiago eta hobeago bizi dezatela du helburu. Ingalaterran, DHa osasun zerbitzuak gidatzen dituen erakundea da, bertako ospitaletako gaixoek behar dituzten tratamendu eta atentzio guztiak behar den errespetuarekin jasotzen dutela ziurtatzeko. Horrela, estandar bezala hartu diren mailak hurrengoak dira:

  • 0. Maila: Ospitalizazioa behar duen gaixoak
  • 1. Maila: Zenbait kasu eman daitezke:
    • Maila altuago batetik datozten gaixoak
    • Osasun asistentzia edota kontrol osagarriak behar dituzten gaixoak
  • 2. Maila: Jarraipen larria edota edozein sistema organikoen beharrak dauzkaten gaixoak.
  • 2. Maila: Arnasketa laguntza, jarraipen beharra edota bi edo sistema organiko gehiago behar dituzten gaixoak

 

Hau guztia dela eta, UCi baten profesionalak, hasiera batean gaixoen sailkapen bat egiten dute, hauek behar dituzten tratamenduak jaso ditzaten ahal den bezain laster.