UCI: Normas de autorización y acreditación

 

Ospitale baten UCIak zenbait lege eta arau bete behar ditu, gaixoek izan dezaketen larritasunak direla medio eta kalitate neurri bat bezala gaixoarekiko arreta arloan. Horregatik arauak erkidego autonomiko eta ospitale bakoitzaren arabera alda daitezke.

 

Horrela, bi motatako arau daude UCI batean: UCI bat ezarri aurretiko arauak, “Autorizazio” arauak bezala ezagutzen dira eta UCI bat ezarri osteko arauak, “Akreditazio” arauak deritzote. Esan behar da, 10 erkidego autonomiko RD 1277/2003 legearen arabera beraien aruak aldatzera bultzatuta ikusi zirela gaur egungo legedia betetzeko. Beste aldetik, beste 7 erkidego autonomiko, beraien legedia mantendu egin dute, ez bait dute punturik aldatu behar.

UCI baten Autorizazio arauei buruz, hurrengo hau esan daiteke erkidego bakoitzaren partetik:

Aragoiko erkidegoan, 2006ko Martxoaren 8ko Aginduari buruzko Osasun eta Kontsumo Sailaren baldintza minimoetako erregulazio legearen arabera, “prozedura kirurgikoak egitearen ondorioz, ebakuntza osteko arretak behar dituzten ospitaleak, derrigorrez UCI baten beharra izango dute”.

Kanarietako erkidegoari dagokionez, baldintza txikienei dagokienez 2000ko Ekainaren 15aren Osasun-Kontseilaritzaren Kontsumoaren Aginduaren arabera: “Kanariaetako Autonomia-Erkidegoaren ospitale-zentruak bete behar duten baldintzen artean, gutxienez Zainketa Intentsiboko Unitate bat izan behar du”.

Beste aldetik, Gaztela-Mantxako erkidegoan, Kirurgia Serbitzuen eta Zentruen Autorizazio administratiboen 2007. Urteko Ekainaren 29aren arauen arabera, edozein motatako Osasun zentru batek, 24 orduko zerbitzuren bat eduki behar du, edo UCI bat izan daitekeen zerbitzua “ahal denik, osasun zentru beraren parte dena”.

Madrilgo erkidegoan, Osasun-Kontseilaritzan ezarritako arauen arabera eta 577/2000 ko arauaren lehenengo Eranskinarean arabera, 1986.urteko Otsailak 11ako arauaren luzapen bat deritzona, tipologi gehiago eta UCI baten behar materialen zenbait kontzeptuen bereizmen berriak ezarri ziren.